Arratsaldeko 17:00etatik 23:00etara Zubiarte Merkataritza Gunean, -1 solairuan, arropazaindegia egongo da. Dortsalarekin batera entregatzen den gymsac ofizialean sartu beharko dituzu gordeta utzi nahi dituzun objektu pertsonalak. Gymsac identifikatu ahal izateko, zenbakiarekin batera datorren gutun-azalean datorren zenbakitze-txartel ofiziala jarri beharko duzu. MARATOI lasterkaria bazara, helmugan 42K ZONAKO poltsa jasoko duzu.
SOILIK ZENBAKI OFIZIALA DUEN EKITALDIAREN POLTS OFIZIALAK JASOKO DIRA.
Lasterketa amaitu ostean dutxa zerbitzua izango duzue 19:30etik 00:30era Jon ArrOspide kalean dagoen Deustuko Kiroldegian. Zerbitzu honetara sartzeko zure dorsala erakutsi beharko duzu.
Emakumeentzako aldagela bat eta gizonentzako beste bat izango dituzu, 17:00etatik 23:00etara ZUBIARTE Merkataritza gunean.
Zure dortsala erakutsi beharko duzu zerbitzu honetara sartzeko.
Proba amaitutakoan, sailkapen ofiziala ikusi ahal izango duzu webgune honetan eta APP Ofizialean.
.
QuieroMisFotos.com izango da Bilbao Night Marathon 2024ko argazki-erreportajea egiteaz arduratuko den enpresa. Bertako argazkilariak hiriko leku enblematikoenetan kokatuko dira, eta behin proba amaitutakoan, zure argazkiak erraz eta azkar aurkituko dituzu
QuieroMisFotos.com-en aurpegia ezagutza-sistema erabiliz. Kalitate bikaineko oroitzapen argazki kopuru on bat eskuratzeko aukera izango duzu, jatorrizko formatuan (proban burututako denborarekin) eta argazki-ziurtagiria (zure izenarekin, denbora eta ekitaldiaren logotipoarekin pertsonalizatua) bilduta.
Zure album pertsonalizatua hermen: